![]() |
||||
|
Ikastetxeak markatuta dauzkan helburuei jarraituz , hauteko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
3.1 LIBURUTEGIA
Liburutegia ikastetxeko eraikin handian kokatuta dago , hamar mila ale inguru izaten , gai ezberdinez sailkaturik ; gai batzuen artean liburutegian kontsulta eta zientzi - liburuak , ipuinak eta elaberriak aurki ditzakegu . Hauetaz gain , irudi - liburuak ume txikientzat eta ikus- entzuteko materiala ere bai. Liburutegiak arduradun bat du goizeko 12:30 etatik arratsaldeko 18:30 etara. Irakurtzeaz gain , lektibo ordutegian , irakaslegoak antolatu dituen ekintzetarako erabil daiteke. Eskola - liburutegi honek ikastetxeari eta auzoari ematen dizkien bi zerbitzu, hauek dira: a) Ikastetxeko ikaslegoari , ikasle - ohiei eta gurasoei liburu prestakuntza. b) Irakurtzeko eta kontsultatzeko leku bezala.
3.2. INFORMATIKA - PLANA
Ikastetxeak informatika proiektu globalizatu bat prestatu du , 3 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Proiektu honek bi eremutan lan egiten du. a) Alde batetik , 3 eta 12 urte bitarteko eta heziketa berezia gelatan ordenagailu bat dago , klasean bertan errekurtso hau erabiltzeko. b) Beste aldetik , ikastetxean informatika - gela bat dago, ordenagailu batzuk, red-en konektatuta , talde oso batek curriculum-aren arlo konkretu bat lan ahal izateko.
3.3. BI JANTOKI
Eskolak ikasle guztiei jantokiko zerbitzua ere eskaintzen die , txanda bakoitzean 160 ikasle kopuru sar daitekeela. Janaria , Eusko Jaurlaritza ezarritako enpresa batek hornitzen du. Eskolan bi jantoki daude, eraikuntza bakoitzean arduradun bat dagoelarik.Haur Hezkuntzan office-ko pertsona bat eta 11 begirale daude; Lehen Hezkuntzan office-ko pertsona bat eta 6 begirale. a) Horietako bat haur hezkuntzako ekaikuntzan dago eta 2-3-4-5- urteko ikasleentzat moldatu da. Jantoki gelaz aparte , badaude leku batzuk haientzako aproposak diren ekintzak burutzeko, ( psikomotrizitate gela , jolastokia , bideo gela ...) Gainera txikientzat badago lokuluska edo atsedena egiteko lekua ere. Jantoki-ordutegi osoan zehar talde bakoitza monitora batekin egoten da , ikasleen jarraipena eta ardura egiten duena, eskola eta familiaren bitartekoa izanik. b) Beste jantoki gela , Lehen hezkuntzako eraikuntzan dago eta 6 - 12 urte bitarteko ikasleek erabiltzen dute . Jantokiaz aparte badaude inguruko lekuak , ekintza osagarriak burutzeko ( tailerrak , bideo - gela , jolastokia , gimnasioa eta patioa ) beti monitoreek gainbegiraturik.
3.4. KIROL-LEKUA
Kirol- Lekua eraikin handian ( Lehen Hezkuntzakoa) kokatuta dago.
3.5.PSIKOMOTRIZITATE GELA
Ikastetxeak , umeen adina kontutan izanda , guztiz osaturik dauden bi psikomotrizitate gela dauzka , Haur Hezkuntzagunean kokaturik. a) 2 urte b) 3 urtetik 5 urtetara
3.6. MUSIKA GELA
Musika arloa , gela handi eta musikarako prestaturik dagoen espazioan kokatzen da , ikasteko aukerak hobezinak izanik Eraunspen-tresnak , pianoa ,.... eta ikus - entzuteko material desberdina aurki daiteke esparru honetan.
3.7. IKUS - ENTZUNEZKO GELAK
Gela hauek Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako solairu guztietan topa daitezke.
3.8. HEZKUNTZA BEREZIKO GELAK
Laguntza gelak eta gela egonkor batek osatzen dute atal hau eta biak ikastetxeko funtzionamendu orokorrean integraturik daude. Gela egonkorra hezkuntza premia berezi larriak dituzten haurrak eskolaratzeko prestatuta dago . Integrazioa errazteko , ohiko geletara joateko aukera bultzatzen da ikastetxean , beraien gaitasunen arabera konpartitu dezaketen arlo edota jardueretan parte hartuz. Laguntza gelak ikasketa prozesuan arazoak dituzten ikasle zein ikasgaitasun handizkoak direnen harrera egiten du , bakoitzaren beharrak eta berariazko helburuak kontutan harturik.
|