Azken urteetan bezala HEZKUNTZA- PROIEKTU bakarrarekin jarraitzen dugu lanean, bertan berrizteko esfortzuak bildu ditugu gero eta globalagoa izateko asmoz.

Proiektu honek gure lanean aurkitutako beharrei erantzuna ematen die:

  • Kurrikuluma gaurkotzea.
  • Metodologia eta lan-tresna berriak saiatzea.
  • Bai ikaslego bai irakaslegoaren lan kooperatiboa erraztea.
  • Zehar lerroetan lan sistematikoa bertakotzea, honek gure ikaslegoaren pertsonal eta giza-garapena gauzatuko du, behar den bezalako formakuntza akademikoa eta teknologikoarentzat ezinbestekoa jotzen dugularik.

Ikasturte honetarako hauek dira gure asmoak:

    • Berrikuntzako hiru lan- esparruak era integratuan lantzen jarraitzea:

Mundilab gelan zehar lerroen tratamendua( A 21 ): gaia eta lan-esparruak.

Konstruktibismoa: testuen trataeran eta hezkuntza-prozesuaren planteamenduaren orientabidea.

Komunikabide eta informazio-teknologi berriak: testuen produkzioaren digitalizazioa eta kontsulta, komunikaziorako... errekurtso digitalak.

    • Kurtsoaren zehar, ospakizunei buruzko ekintzetan Proiektua abiapuntu bezala hartzen dugu:
      • Inauteriak
      • Martxoak 8
      • Aste Kulturala
      • Euskeraren Eguna
    • Irteerak eta liburutegiko irakurmen-animazioa Proiektuan oinarrituta daude.
    • Ingurunearen Ezaguera arloaren edukien programaketa koordinatua.
    • Mundilab gelan programatutako ekintzak tutoreen laguntzaz egingo dira.
    • Ziklo eta Etaparen arteko koordinazioa bultzatu Proiektuaren garapenean irakasle guztiak inplikaturik egon gaitezen, horretarako hiruhilabeteko programaketa zehatza egingo da hobeto lan egiteko, ebaluazio-erizpideak gehituz eta lan kooperatiboaren proposamenak sortuz.
    • Proiektuaren hiru arlotan etengabeko formakuntza mantendu, gure lan-planteamenduan aurrera joateko.
    • Irakasleek proiektua garatzeko behar dituzten kontsulta-materialak eta teknologia-tresnen erabilera gauzatu.
    • Gure lan- planteamenduari aurre eginez, hauek dira hurrengo ikasturteetarako helburuak:
      • Ebaluazio-erizpideak birplanteatu.
      • Familientzako ebaluaketa-boletina aztertu.
      • Informatikako tresnen erabileran hobekuntza lortu.
      • Mundilab gelako kontsulta-materiala handiagotu.
      • Mundilab gelako aparatuen erabilera zehatza lortu.
      • Euskeraren erabilerari buruzko diagnostikoa egin bai ikaslego bai irakaslegoaren artean eta bultzatzeko estrategiak bilatu.
      • Euskera arloaren kurrikuluma eguneratu.
      • L.O.E-ren ezarrera dela eta, arlo guztietako konpetentziak garatu.