Historia   Organigrama
  Helburu Orokorrak   Ikasturteko egutegia
  Proiektu Berria   Eskola kontseilua
Irakaslegoa   Eskola kanpoko iharduerak
Zerbitzuak     Guraso elkartea

Helburu Orokorrak

 

Helburuekin hasi baino lehen , gure eskolak dituen identitate - ezaugarriak aipatu nahi ditugu:

a) Koheziketa

Eskola, berdintasunean eta errespetoan oinarrituriko hezkuntzaren alde dago gizonezkoen eta emakumezkoen rola baztertuz. Koheziketa landutako zehar lerroa da ikasgeletan , patioan , pasabideetan , kanpoko ekintzetan e.a.

b) Metodologia

Kontzeptuzko , prozedurazko eta jarrerazko edukien arteko oreka mantenduz, ikasleak bai taldeka bai bakarka lan egiteko ohiturak bereganatuko ditu bakoitzaren garapena eta ahalmena errespetatuko delarik. Bestalde, teknologia eta informatikako gaurkotze - prozesuaren gain egotea da gure asmoa hezkuntzaren arlo guztietan erabili ahal izateko.                                      

Ikasle , irakasle eta guraso artean harreman sendoak mantetzen saiatzen gara irakaskuntzarako garrantzizko baliabide delakoan.

c) Konfesionaltasuna

Eskola publikoa garelarik, gure eskola anitza eta akonfesionala da erlijio guztiak errespetatuz.

d) Aniztasuna eta balore demokratikoak .

Eskolak , pertsona eta taldearen libertatearen defendatzailea dela aitortzen du. Errespetoa eta tolerantzia bultzatuz , elkarbizitza baketsuan oinarrituriko gizarte demokratikoaren alde dago.

  

e) Gestio instituzionala

Ikastetxeak , efektiboa eta errealista den gestio demokratikoa garatu nahi du , barruko kolektibo guztien ( guraso , irakasle , ikasle eta ez irakaslegoa ) partaidetasuna babestuz.

 

f) Ingurugiroa - heziketa

Gure ikasleek natura eta ingurua ondo ezagu ditzaten da gure helburua . Horrela , guretzat duten garrantzia ezaguturik hobeto zaintzeko eta ahal den neurrian hobetzeko konpromizua hartuko dutelarik.

g) Euskera

Eskola elebiduna da . Euskeraren normalkuntzari laguntzeko, irakaskuntzarako hizkuntza izateaz gain , ikasleen arteko harremanetan gero eta gehiago erabil dezatela saiatzen ari gara; dena den , ofizialak diren bi hizkuntzeen erabilera diskriminatzailea ez izatearen joera izango dugu.

h) Udalerriaren zerbitzu sozialekiko harremanank

Familia batzuk jasaten duten egoera ikusita , lagundu ahal dieten instituzio sozialekin harremanak izatea ezinbestekoa jotzen dugu.

I) Integrazioa

Integrazioaren alde gaude , kasu bakoitzak behar dituen erantzunak bilatzearen konpromizua dugularik.

2.2. Helburuak

KOHEZIKETA RI BURUZKOAK

1.- Sexista ez den hezkuntza erakutsi , neska eta mutilak metodo eta helburu berdinekin ziurtasuna, estabilitatea eta oreka aurkitu ahal izateko pertsonak bezala garatzeko.

2.- Eskolako koheziketari buruzko ekintzetan , guraso elkartea eta guraso guztien inplikazioa gero eta handiago lortzeko lan egin.

3.- Sexuen berdintasunean aurrerapausuak eman . Emakumearen egoera kontutan izango da gauzak hobeto joan daitezen lan eginez.

METODOLOGIARI BURUZKOAK

4.- Ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontutan izanik, hezi.

5.- Gela barruan , ikasleen curriculum-ean informatika - teknologia berriak gaineratu. Baita ere , informatika - gela gaurkotu.

6.- Irakaslearen ahalmenak garatuko duen hezkuntza eragile eta signifikatiboa azaldu.

7.- Ikasketa - prozesuan ikasleen partaidetasuna ekarriko duen sistema jarraitu, agintekeria baztertuz.

8.- Irakasleen taldelan eta koordinazioari duen garrantzi eman , koherentzia eta osagarritasuna bultzatzeko.

9.- Ikasketa - ohiturak garatu , lan - antolamendua eta autodiziplina ikaskuntza-prozesuan duten garrantzia baloratuz.

10.- Pertsona eta inguruaren errespetoan oinarrituriko irakaskuntza humanista eta zientifikoa azaldu.

KONFESIONALTASUNARI BURUZKOA

11.- Elkarbizitzaren baloreak preziatu , besteen berdintasunak errespetatu eta erlijioagatik diskriminazioa egitea errefusatu.

ANIZTASUNA ETA BALORE DEMOKRATIKOEI BURUZKOAK.

12.- Kultura zabaldu eta, oportunitate berdinak izanik , jarrerak , iritzi-irizpideak , errespontsabilitate morala eta soziala garatuko duen hezkuntza emango zaie ikasleei, gizartearen probetxuzko partaideak izan daitezen ( Haurren Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean adierazita)

13.- Errespetoa , askatasuna , erresponsabilitatea eta lanaren balorazioan hezi.

14.- Pentsamolde guztiak errespetatuz eta ideologia arrazoiengandik diskriminazioa baztertuz , elkarbizitzaren baloreak aurkeztu.

15.- Gizarte demokratiko batean bakean bizi ahal izateko ereduak ikasleei aurkeztu haiek bide berdina jarraitzeko.

16.- Solidaritate eta elkarlanean oinarrituriko baloreak sustatu , ahalmen kreatiboa , taldelana eta lankidetza zuzpertuz.

GESTIO INSTITUZIONALAri buruzkoak

17.- Ikastetxearen gestioan guraso , ez irakaslego eta ikasleen partaidetasuna faboratu.

18.- Irakasle , ikasle , guraso eta ez irakaslegoaren arteko komunikaziorako bideak bilatu , bai talde bakoitzaren barruan bai taldeen artean .

INGURUGIROAri buruzkoak

19.- Ingurua errespetatzeko sensibilizazio gehiago sortu.

20.- Eguneroko eta hurbilen daukagun inguruari buruzko jarrerak , baloreak eta arauak garatzeko inportantziaz jabetu.

EUSKERAri buruzkoak

21.- Ikasleek euskera eta gaztelania ikasteko eskubidea izango dute , Konstituzioan eta Autonomia - Estatuan biak ofizialak direla diotelako.

22.- Euskeraren erabilera normalizatzeko lan egin.

23.-Euskeraren normalizazioa , eskolan ditugun bi ereduen artean integratzailea den eran egin.

24.- Euskeraren normalizazio - prozesu horretan , eskola osatzen dugun kide guztien partaidetza lortu.

ZERBITZU SOZIALEKIKO HARREMANei buruzkoak

25.- Orain arte instituzio sozialekin egin den kolaborazio - lana hobetuz joan.

26.- Beste herrialdeetatik etortzen diren ikasleen integrazio osoaz lan egin.

27.- Inadaptazio soziala jasaten duten familien eskola - integrazioa hobetu.

INTEGRAZIOA ri buruzkoak

28.- Oportunitateen berdintasuna aurrera eraman , ikasleen ekonomia edo sozial - maila eragozpenik izan gabe eta ezindu fisiko , psikiko eta sensorialei laguntza egokia eta efektiboa emanez , baita afektibo - mailen gabezia dutenei ere.