![]() |
||||
|
Eskolaz kanpo garatzen diren jarduerak gelan egiten direnen osagarriak dira eta Urteko Planan eta Curriculum Proiektuan zehaztuta daude , horietariko bakoitzak ziklo ezberdinen arabera sekuentziatu eta integratuta dauden helburu batzuk lantzen dituelarik.
Bi motatako irteera egiten ditugu : egun batekoak eta egun bat baino gehigokoak.
5.1. Barnetegiak
Irteera hauetan ikasleak egun bat baino gehiago pasatzera eramaten ditugu. Haien bidez honako bi helburu nagusi hauek lantzen ditugu. a) Ingurugiroa ezagutzen , goratzen eta begirunez tratatzen ikasi b) Helduekin eta beren lagunekin harremanak izaten , aniztasuna errespetatuz , eta laguntza nahiz elkarlanezko jarrerak garatuz
5.2. Hurbil dauden herri zein lantegitarako irteerak
Ikasleen ingurua ezagutzeko asmoz egiten dira bai teknologia barruak zein beste aspektu batzuetaz kontura erazteko
5.3. Eskolaz kanpoko jarduerak
Jarduera hauek eskola barruan baina ordutegitik kanpo burutzen dira . Guraso Elkarteak antolatzen ditu zentruaren laguntzaz euren helburua kirola , astea eta josketa ekintzak potentziatzea delarik . Holan ikasleek beren zaletasunak garatzeko adierazpide bat izan dezakete. Jarduera hauek gehien bat ikasleentzako orientatuta badaude ere, ez dituzte gurasoak baztertzen , hauek ere parte hartzeko aukera bat dute. Kurtso honetan zehar burutzen ari diren ekintzak hauek dira: Informatika , Liburutegia , Futbola , Keramika , Karate , Ingelesa , Euskera , Eskulanak , Marrazkilaritza.
5.4. Laguntza taldea
Gaur egun eskolan badago talde bat hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle batzuekin lan egiten dutenak ( bai indartze neurriak bai arreta berezia behar dutelako ) Eskolako lan batzuk egiten laguntzeaz gain autoestima , gizarte harremanak eta ikasketa teknikak ere lantzen dituzte.
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|